Inici > local > Bayonne / Baiona: Federico Aramburu faxismoaren biktima (Zapia)

Bayonne / Baiona: Federico Aramburu faxismoaren biktima (Zapia)

dissabte 11 de juliol de 2026, per  SARE ANTIFAXISTA

https://blogger.googleusercontent.c... <https://blogger.googleusercontent.c...> IpEH Antifaxista

Federico Aramburúren heriotza: Baionako Besten zapiak salgai, epaiketara joango den familiari laguntzeko

Irailaren 7an, Federico Aramburú errugbilari ohiaren heriotzatik lau urte baino gehiago igaro ondoren, eskuin muturreko Loïk Le Priol eta Romain Bouvier epaituko dituzte Parisko Asisen Auzitegian, Argentinako nazioarteko jokalari ohi eta Biarritz Olympiqueko jokalaria erail izana egotzita.

Bere familia Parisera joan ahal izan dadin eta bidaia nahiz ostatu gastuei aurre egiteko, Federico Aramburúren hurbilekoek sortutako Hegopampa elkarteak zapi bereziak jarri ditu salgai Baionako Besten harira. Bildutako irabazi guztiak familiari emanen zaizkio.

Zapiak 10 €uroan eros daitezke honako leku hauetan:

 Le Petit Coin (Miarritze)

 Kapito Café (Baiona)

 Numéro Vin (Donibane Lohizune)

«Fede ongi ezagutzen zuten tokiak dira», azaldu du Pierre Guérin elkartearen sortzaileak.

https://blogger.googleusercontent.c... <https://blogger.googleusercontent.c...>


Veure en línia : https://sareantifaxista.blogspot.co...

Un missatge, un comentari?

Qui sóu? (opcional)
Votre message

Per crear paràgrafs, deixeu simplement unes línies buides.