Inici > local > Xanti Begiristain Madotz, Auritz: Flotilla eta Ertzaintza

Xanti Begiristain Madotz, Auritz: Flotilla eta Ertzaintza

diumenge 7 de juny de 2026, per  SARE ANTIFAXISTA

| https://blogger.googleusercontent.c... <https://blogger.googleusercontent.c...>

| Flotilla eta ErtzaintzaXanti Begiristain Madotz, Auritz / euskal idazlea * E.H

Orain dela gutxi, Loiuko aireportuan, denok ikusi ahal izan genituen gertakariak eta irudiak, harrigarriak bezain salagarriak iruditu zitzaizkidan, hau da, Global Sumud Flotillako boluntarioak pixka bat mugitu omen zirelako, egundoko egurra eman zieten ertzain batzuek. Praktikoki deus ere egin ez zutenek, berebiziko jipoia jaso zuten, eta, gainera, gaizkiletzat joak izan ziren. Ertzainak, ordea, ezker-eskuin eta amorrazio handiz, ostiak etengabe banatu zituztenak, kamera guztien aurrean, bere nagusiak errugabetu nahi ditu.

Bingen Zupiriak, hasiera batean, esan zuen bere gain hartuko zuela erantzukizun guztia. Ematen zuen inflexio puntu bat gertatu behar zela, baina, ez, segundo bat baino lehenago hasi baitzen kontatzen, beste gehienok ikusi ez genituen gauzak, alegia, bultzadak, agintariei aurre egitea, etakideak, gizalege gabeko pertsonak eta abar.

Argi eta garbi dago norberak, bere kristalaren arabera ikusten eta hautematen dituela errealitatea eta gertaerak, eta, Zupiria jaunak bere betaurreko bereziak izan behar ditu, besteok ikusten ez ditugun gauzak ikusi ahal izateko. Bitxia da erreparatzea, nola Ertzaintzan ez dagoen inoiz ere autokritikarik; nonbait, super pertsonak izan behar dute, dena beti ongi-ongi egiten dutenak eta akats bakar bat ere ez; zorionekoak beraiek! Baina, zoritxarrekoak ere bai beraiek, mundu erdiak beste zerbait ikusi eta ulertu duelako, eta, irudi horiek ez dituzte oso egoera politean uzten ertzain batzuk eta beren nagusiak, horregatik saiatuko zen, segur aski, Zupiria jauna, egin zuen antzerkia egiten, eta, justifikatu ezin dena, justifikatzen saiatzen.

Beti gertatu izan zait harrigarria eta ulergaitza, ikustea ertzainak XXI. mendean, zeinen amorrazioz, herraz eta bortizkeriaz jotzen dituzten pertsonak, errukirik gabe, pertsonak ere ez balira bezala, gehien-gehienetan batere premiarik gabe, baina, noski, jakinda nor diren istiluen aurkako ertzainen irakasleak, israeldarrak, alegia, dena askoz ere ulergarriagoa da.

Global Sumud Flotilla EH: Exijitu Bingen Zupiriaren dimisioa

https://sareantifaxista.blogspot.com/2026/05/aski-da-zupiria-dimisioa.html

¡Firma la petición! 📝 Sinatu ! Ya hay mas de 4.300 firmas


Veure en línia : https://sareantifaxista.blogspot.co...

Un missatge, un comentari?

Qui sóu? (opcional)
Votre message

Per crear paràgrafs, deixeu simplement unes línies buides.