Inici > local > Nazioarteko Kongresu Antifaxista abiatuko dute ostegun honetan Porto Alegren
Nazioarteko Kongresu Antifaxista abiatuko dute ostegun honetan Porto Alegren
dimarts 31 de març de 2026, per
| https://blogger.googleusercontent.c... <https://blogger.googleusercontent.c...>
| I Nazioarteko Kongresu AntifaxistaInperialismoaren eta eskuin muturraren gorakadaren aurka hartu beharreko bideei buruz kolektiboki hausnartzeko topagune izanen dute milaka herritarrek Porto Alegre (Brasil) martxoaren 26tik 29ra. Indarra hartuz doan faxismoaren parean, erresistentzia antifaxista nazioartean antolatzeko helburua du topaketak.
argia.eus * E.H
Nazioarteko Kongresu Antifaxista deitu topaketaren lehen edizioa Porto Alegren (Brasil) egin izanaren pisu sinbolikoa azpimarratu dute antolatzaileek: mundializazio neoliberalaren kontrako lehen Nazioarteko Foro Soziala han burutu zuten 2001ean. "Duela 25 urte altermundialistak eta aldaketaren alde zebiltzan aurkariak ziren iniziatibaren oinarrian. Ezkerreko gobernuak biderkatzen ari ziren, ez bakarrik Latinoamerikan, baita Europan eta Asian ere. Gaur egun, eskuin muturreko indar neofaxisten erasoaldi orokor baten aurrean gaude, baita ekintza inperialisten aurrean ere", adierazi du aurkezpen ekitaldian Éric Toussaint ekonomialari aktibistak. Eraso horiei aurre egiteko nazioarteko antolaketaren beharra ikusten dute antolatzaileek, zehazkiago, alderdi politikoak, mugimendu sozialak eta sare internazionalistak bilduko lituzkeen mugimendu bat. Sare hori gorpuztea da ostegunetik igandera eginen duten topaketaren helburua.
Erresistentzia Antifaxista
Roberto Rubaina kubatarrak zera adierazi du aurkezpen ekitaldian: "Aurrekaririk ez daukan egoera ikaragarri batean gaude. Izan ere, martxoan gaude eta Trumpen gobernuak bahitutako presidente bat eta hildako presidente bat izan ditugu jada munduan. Beraz, ez da edonolakoa, jauzi kualitatiboa da. Izan ere, Trumpen bigarren agintaldi hartatik, AEBek nazioarteko zuzenbidea erabat mespretxatzeko logika hartu dute".
Guztiaz hausnartzeko, hamaika konferentzia eta 150 bat ekintza autogestionatu finkatuta dituzte egitarauan, baita manifestazio bat ere. Azken egunean hitzarmen bat onartuko dute batzar bidez, etorkizuneko borroka antiinperialista eta antifaxistaren norabideak finkatzeko xedez. https://blogger.googleusercontent.c... <https://blogger.googleusercontent.c...>
Veure en línia : https://sareantifaxista.blogspot.co...